Astebete daramate San Martzial jaiak ospatzen Irunen, eta oraindik ere ekitaldiz beteriko hiru egun dituzte aurrean. Txirrindulari lasterketarekin hasiko dute gaurko eguna. Aurten, 94. lasterketa izango da, eta azken urteetan Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatzen du. “Espainiako Estatuko lasterketarik zaharrena da, eta San Pedro egunean egiten da beti”, adierazi du Javier Urangak, elkarteko kirol arduradunak.
Irakurri gehiago
San Pedro Eguneko Egitaraua