Gazte Eguna ari dira ospatzen Errenteria-Oreretan. Zerua mehatxatzaile dagoen, eguraldi grisari aurre egin, eta hamarnaka gazte atera da kalera. Goizean zehar hainbat jolas egin dituzte
Gazte Olinpiadetan, eta herriko hainbat txokotan (Gaztaino, Koldo Mitxelena plaza, Herriko Plaza…). Eguerdi partean, ekitaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute. Egarriz geratu denak, arratsaldean poteoan joateko aukera izango du. Gauerako kontzertua antolatu dute R-Sytemtzia eta Sardeska taldeekin… gorputzak irauten duen arte.