Olazabal bosgarren Irish Openean
Txema Olazabal golf jokalari hondarribiarrak bosgarren postuan amaitu du asteburuan jokatu den Irlandako golf irekia. Paul Casey ingelesak irabazi zuen txapelketa, -14ko txartela sinatuta. Bigarren tokian bi jokalari geratu ziren, Joost Luiten nederlandarra eta Robert Rock ingelesa, irabazletik hiru kolpera. Pablo Larrazabal katalana laugarren izan zen (-10) eta bosgarren tokian seikote bat sailkatu zen, Olazabal haien artean, -8rekin.