
Irunen jarrita dauden informazio paneletako bat.
Hilaren 15etik aurrera Irungo ia kale guztietan ibilgailuek ezin izango dute orduko 30 kilometroko abiadura gainditu. 30 eremu bihurtuko da hiria udan. Dagoeneko hiriko hogei kaletan behin betiko jarrita dago abian mugikortasun neurria, baina datorren asteko astelehenetik aurrera ia kale gehienetara zabalduko dute. Irungo Mugikortasun Planaren araberako neurria da.
Neurriaren helburua da oinezkoentzako eta bizikletentzako “hiri atsegina” izatea, Cristina Laborda Mugikortasun zinegotziak gaur goizean esan duenez. Horrela, trafikoa motelduta, oinezkoek zein bizikletan mugitzen direnek erraztasun gehiago eta arrisku gutxiago izango dituzte hiritik zehar alde batetik bestera joateko. Hala, astelehenean, neurria abiatzearekin batera, izango dira ikusteko moduan abiadura mugak jakinarazten dituzten kartelak.