Stand up paddle asteazkenean hondartzan, Hondar Kirolak egitasmoaren barruan
HS2 elkarteak stand up paddle ekintza bat burutuko du asteazken arratsaldean, hondartzan. Parte hartzeko interesa dutenek, Hondar Kirol egitasmoaren etxolara joan beharko dute zer egin behar den galdetzera. Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatzen duen Hondar Kirolak proiektuaren barruan kokatzen da ekintza.