20:00etan hasiko dira Trintxerpeko jaiak, txupinazoarekin eta karteladarekin
Karmengo Amaren Jaiak 20:00etan hasiko dira. Ordu horretan txupina botako dute alkateordetzako balkoitik, eta jaiak eztajnda egingo du. 19:00etan emango dizkiete jaietako protagonistei oroigarriak, eta horren ondoren egingo duten jaien hasierako ekitaldia. Txupinazoaren ondoren kartelada egingo dute, hala konfirmatu diote HITZA-ri Trintxerpe-San Pedroko Herrira-ko kideek. Izan ere, Carlos Urkijo EAEn Espainiako Gobernuko ordezkariak kartelada bertan behera gelditzea eskatu bazuen ere, EAEko Auzitegi Gorenak ebatsi du karteladaren deialdia jai egitarautik kendu behar dela “bakarrik”, Herrira-ko kideen arabera, “guk ez dugu jaso kartelada egiteko debekurik”. Hortaz, presoen eta iheslariak izango dituzte gogoan 20:00ak pasata Pasaiako barrutian.