Hondarribiko Batzokiko langileek ELAren jarrera kritikatu dute
Hondarribiko Batzokiko langileek esan dute bertan ez dutela ezarrita Espainiako Estatuko lan hitzarmena, “gure lan baldintzak ez dira aldatu, ezta aldatuko ere”. Hala, gezurtatu egin dute bertako langileek ELAk prentsa ohar bidez adieraziotakoa, hau da, joan den igandean Batzokiko arduradun batek langileei esan ziela Espainiako Estatuko lan hitzarmena indarrean sartzen zela, bertakoa agortuta. Langileen arabera, “gure lan baldintzak defendatzetik oso urrun dago ELA”, eta sindikatuak zabaldutako informazioa, lankide batek “gaizki” emandakoa izan zela, “bere onerako”: “Batzokiko zuzendaritzak egin zuena izan zen, modu garbi eta zehatzean, ostalaritzako sektorearen lan hitzarmena zertan zen”.
Langileek esan dute Batzokiaren zuzendaritza babesten dutela, eta ez dute ulertzen nola ELAk ohar bat egion duen “benetakoa ez den informazio bat ematen, kontrastatu gabekoa”.