Sugaray Rayford abeslariaren taldea, atzoko soinu proban
Atzo hasi zen Hondarribia Blues Jaialdiaren VIII. Ekitaldia, Jimmy Barnatan & The Cocooners taldearen emanaldiarekin. Jende asko hurbildu zen Blues Village gunera eta Sugaray Rayford abeslariaren bandak jotzen hasi zenerako beteta zegoen publikoarentzako eremua. Gaur atseden izango du Suga-k, baina bihar igoko da berriro taulara Delta Groove Harp Blast taldearekin eta igandean bere ohiko musikariekin, The Manning Boys-ekin.
Gaur Benta eszenatoki nagusia irekiko dute eta bertan jaialdiko kontzertu nagusietako bi izango dira bertan: Mike Sponza & The European Blues Convention (22:30) eta Malina Moye emakume gitarjole ezkertia (00:00).
Bentakoa baino lehen Apezpiku plazako Carlsberg tablatuan izango da zer entzun, Wax & Boogie hirukote katalanarekin (20:00).