Fanderiako frontoia alokatzeko orduak zozkatuko dituzte ostegunean
2013-2014 denboraldian zehar Fanderiako frontoia ordu zehatzetan erabiltzeko aukera dago, eta horretarako, zozketa bidez aukeratzen dituzte erabiltzaileak eta ordutegiak.
Ostegunean bertan egingo dute zozketa hori, 20:45ean, Fanderiako pilotalekuan.
Frontoia 2013ko irailaren 1etik 2014ko irailera bitartean erabili ahal izango dute erabiltzaileek zozketaren emaitzaren arabera.
Horretarako, lau pilotarien zerrenda eman beharko da, eta Errenteria-Oreretan erroldatua egon beharko da.
Interesdunek 687 92 04 28 telefono zenbakira deitu beharko dute.