Koru mixtoen arloan lehen saria lortu du Landarbasok Llangollenen
Landarbaso ez da esku hutsik bueltatu Errenteria-Oreretara, Llangonengo Jaialditik. Izan ere, koru mixtoen arloan lehenengo saria lortu du, 90,3 punturekin. Atzetik, Indonesia eta Hego Afrikako koruak geratu ziren, hurrenez hurren.
Ez da lortutako sari bakarra izan. Egun batzuk lehenago, folklore arloan hirugarren saria eskuratu zuen, 89 puntu erdietsi ondoren. Bigarren saritik puntu bakarrera geratu ziren, baina azkenean, Indonesiako koru batentzat izan zen. Irabazlea, Errusiako abesbatza bat izan zen.
40 partaiderekin joan da Galesera Landarbaso, eta Iñaki Tolaretxipik zuzendu ditu. Munduko 25 herrialdetako abesbatzekin lehiatu behar izan du Errenteria-Oreretako abesbatzak.