Plaiaundiko zubia konponduko dute datozen egunetan
Gipuzkoako Foru Aldundiak Plaiaundi zubi azpitik pasatzen den errepideko bideetako bat etengo du, zubi hori konpontzeko lanak direla eta. Hilabete bukaerara arte iraungo dute lan horiek, bihartik hasita. Hala, errail horren itxierak trafikoan eragina izango du, Plaiaundiko loturatik Irunera sartzeko irteera (Errenteria-Orereta norabidean) itxita egongo delako.
Horrela, Irunera sartzeko Mendeluraino jo beharko dute ibilgailu gidariek, han noranzkoaren aldaketa egin, eta berriz ere Plaiaundiko irteerara iritsi, baina Hendaiako noranzkoko irteera hartzeko. Lanegunetan bakarrik izango da itxita bide hori.