Euskarazko 'Anplag' antzezkizuna, asteazkenean, Santiago kalean
Ameztu Produkzioak konpainiaren eskutik, antzerkia izango da asteazkenean, hilaren 24an, Pisuzarra plazatxoan jarritako eszenatokian, Santiago kalearen bukaeran. Anplag obra antzetuko dute Ameztukoek, euskaraz. 22:30ean hasiko da eta denentzat libre izango da; hori bai, eserita ikusi nahi duenak hobe du, badaezpada, zertxo bait lehenago joatea.