Baserriko produktuen azoka, larunbatean, San Pedro kalean
Hondarribiko baserrietako elikadura produktuak erosteko aukera izango da larunbatero iraila bukatu arte San Pedro kalean, 08:00etatik 13:00etara. Az Hondarribiko Azoka marka estreinatu zuen joan den larunbatean azokak eta marka hori duen poltsa bat jasoko du sei eurotik gorako erosketa egiten duen orok. Asteazkenetan Damarrin egiten den azoka mantentzen da, ordutegi berberarekin.