Hondarribiko taldeek eta eragileek jada egin dezakete jaietan txosna jartzeko eskaera, abuztuaren 5a arte. Astelehenetik ostiralera egin daiteke hori, 09:00etatik 13:30ak arte, Biztanlearen Arreta Zerbitzuan (BAZ).
Jaietan gehienez sei txosna jartzeko aukera dago. Eta horietako bat, derrigor, gizarte arloan lanean dabilen elkarte batentzat izango da. Jasotako eskaera guztien artean zeinek jar dezakeen txosna erabakitzeko zozketa egingo dute abuztuaren 6an, udaletxeko areto nagusian, 13:30ean. Gaiaren gaineko informazio gehiago
Hondarribiko Udalaren webgunean dago.