Musika hamabostaldiko irekiera ekitaldian ariko da Orereta abesbatza
Egun hauetan gogor ari da entseatzen Orereta abesbatza, abuztuaren 1ean kontzertu berezi bat dauka eta: Donostiako Musika Hamabostaldiko irekiera ekitaldian abestuko du. 12:00etan izango da, Donostiako udaletxeko pleno aretoan. 60 ahotsek parte hartuko dute, eta Imanol Elizasuk zuzenduko ditu.
Abesti “herrikoiak eta jantziak” abestuko dituela azaldu du Orereta abesbatzak, eta Euskal Herrikoak zein nazioartekoak izango direla: Ave Maria (Caccini), Judith (C. Hurbert H. Parry), Nunc Dimitis (Albert Alcaraz), Laudate Pueri Dominum (Felix Mendelssohn), Bi bihotz (Junkal Guerrero), Zelaietakua (Albert Alcaraz), Álami (Josu Elberdin),Três cantos nativos dos Indios Kraó/Premeiro canto (Marcos Leite), Akai Hana (Japoniar herrikoia/ Naohimo Terashima), Lean on me (Bill Withers/Nanni Byl), We are the world (Michael Jackson /Lionel Richie).