Hondarribiko jaietan izan diren 80 jardueretan jende askok parte hartu duela jakinarazi du udalak, jaien balorazioa egiteko landu duen oharrean, “bai antolaketa lanean, bai parte hartzaile gisa”. Adin guztietako herritarrek jaien egitarauarekin bat egin dutela azaldu du udalak, eta antolaketa lanean edo horiei laguntzen izan direnei eskerrak eman dizkie udal erakundeak, “oso pozik egon gaitezke jaiekin”.
Udalak nabarmendu du herriko arraun elkarteak Kontxa irabazi izanak jaietako giroa berotzen lagundu duela, “eta hilaren 7a oso hunkigarria izan zen, Juan Mari Bellori Hiriko Urrezko Domina jarri zitzaion ekitaldia tartean”. Los Suaves eta Efecto Pasillo taldeen kontzertua ere nabarmendu du udalak, baita Bikingo Marea, Elektropatxarangaren emanaldia, disko jaia, eta haur nahiz gazteentzako jarduerak ere. Kirol ekimenetan ere izan den parte hartzea ere goraipatu du udalak.
Zer hobetu ere antzeman dute udaleko kideek. Hala, hilaren 8ko Kas

Baserritar Eguneko irudia
ino Zaharreko dantzaldia, nahiz hilaren 9ko kontzertuak indartu behar direla uste du. Baina adierazi du egitarauan zeuden ekitaldi guzti-guztiak egin direla, nahiz zenbait egunetan eguraldia kontra izan: “Ez dugu ekitaldirik bertan behera utzi, aldez aurretik guztietarako kokapena pentsatuta baikenuen”, esan du Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak.