Akuarelen munduan sartzeko aukera, Irungo Kabigorrin
Kabigorri Ateneoak, ikasturte berrirako prestatu dituen ikastaroen barruan, akuarelena ere herritarren zerbitzura jarri du. Horretarako taldea osatu nahi dute (10 pertsonakoa izan behar du gutxienez), eta interesdunek asteazkenero jaso ahal izango dituzte eskolak Kabigorrin, 18:30etik 20:30era. Prezioa 30 eurokoa da hileko, eta izena Kabigorrin eman daiteke, hilaren 29ra arte (telefono zenbakia: 943 64 59 13). Betty Pagano Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan doktoreak emango ditu eskolak.
Ikastaroaren helburuak izango dira akuarela ezagutzea, kolorearen teoriari buruzko argibideak bereganatzea, teknikak lantzea, eta adierazpide bezala dituen aukerak ezagutzea. Ikastaroaren oinarria praktikoa eta teorikoa izango da.