Hiruhileko tailerrak azaltzeko bilerak egingo ditu Pasaia Musikalek
Pasaia Musikalek hiru hilabete iraungo duten bi tailer emango ditu ikasturte honetan: sevillanak eta ekialdeko dantzak. Urrian hasiko dira, eta 34 euro balio du bakoitzak. Ordutegiak zehazteko zein informazio gehiago emateko, bilerak egingo dituzte hilaren 24an. Trintxerpeko Alkateordetzan jarri dituzte hitzorduak. Ekialdeko dantzen gaineko bilera 18:00etan hasiko da eta sevillanei dagokiena ordubete beranduago.
Matrikulazio epe “ofiziala” bukatu den arren, Pasaia Musikalek gogorarazi du matrikula ikasturte osoan dagoela irekia. Izena emateko 943 39 60 55 telefono zenbakira dei daiteke edo pm.idazkaritza@pasaia.net helbide elektronikora mezu bat bidali.