Udal Antzerki Tailerrean izena eman daiteke urriaren 4a bitartean. Horretarako, nahikoa da Kultura Departamenduan izena ematea 08:00etatik 14:00etara (Errenteria Hiria Kulturgunean dago). Informazio gehiago 943 44 96 34 telefono zenbakian lor daiteke edo
kulturgunea[abildua]errenteria.net helbidera idatzita.
Bestalde, urriaren 4ean bertan antzerki tailerren inguruan informazio zabalagoa emango dutela zehaztu dute.