
‘Pueblo viejo’ diskoa aurkeztera datoz
Ensemble Moxos orkestrak kontzertua emango du hilaren 26an, osteguna, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. 12 eta 30 urte bitarteko hamazazpi musikarik osatzen dute orkestra. Aiton-amonengandik jasotako abestiak biltzen dituen ‘Pueblo viejo’ diskoa aurkezteko Europan bira egiten ari dira. Besteak beste, Taupadak GKEaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin Musika Eskola eraiki zuten Boliviako San Ignacio de Moxos herrian eta hortik abiatutako taldea da Ensemble Moxos. Emanaldiaren prezioa 2 eurokoa da eta Itsas Etxeko leihatilan eros daitezke, emanaldia baino lehen.