Errenteria-Oreretako biktimek parte hartuko dute 'Ganbara' irratsaioan
Alde bateko zein besteko biktimak entzuteko aukera izango da, gaur, 22:30etik aurrera, Radio Euskadiko Ganbara irratsaioan.
Mahai baten inguruan elkartuko dira Naiara Zamarreño ETAk 1998an hildako Manuel Zamarreño zinegotziaren alaba eta Imanol Aizkorreta 1983an indar parapolizialek bahitu eta torturatutako herritarra. Alboan izango dituzte Julen Mendoza Errenteriako alkate eta Bilduko kidea eta Jose Manuel Herzog PPko zinegotzia.
Radio Euskadik azaldu duenez, Eraikiz bake eta elkarbizitzaren aldeko ekimenetik abiatutako mahai ingurua izan da.
Xabier G. Ramsdenek elkarrizketatu ditu.