Igandean inauguratuko du Yolak egoitza berria
Pasai Donibaneko Yola Kirol Elkarteak egoitza berria inauguratuko du igandean. 13:00etatik aurrera egingo dute inaugurazio ekitaldia, baina aurretik batzar orokorra egingo dute elkartearen bazkideek Kofradiako lokalean. Urte hasieratik izan dira Yolako kideak lokala prestatzen, eta bederatzi hilabete eta gero Donibane kaleko 65. zenbakiaren sotoan bilduko dira bertako bazkideak eta sanjuandarrak oro har.