Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirola Departamentuak jakinarazi du 2013ko kirol diru laguntzetarako hiru lerroen eskaerak aurkezteko epea irekita dagoela urriaren 1tik 31raarte.
Eskaerak Gazteria eta Kirola Departamentuan aurkeztu behar dira, beharrezkoa duten dokumentazioarekin batera.
Gainera, dokumentuak epearen barruan aurkeztea “beharrezkoa” dela esan dute.
Halaber, gogorarazi dute dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko. “Azkenik, gogoan izan aurkeztutako balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla”, esan dute.
Zalantzak argitzeko: 943 00 43 30 telefono zenbakira deitu edo Pasaiako Udalaren web orrian
www.pasaia.net kontsulta egin.