San Fermin Txikiak ospatuko dituzte asteburu honetan Antxon. Pasaiako barrutietan egiten diren azkeneko festak izango dira. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du. Honakoa da:
Ostirala 27
- 17:00etan: Toka eta Bote txapelketak Axularren. (Izen ematea bertan)
- Ondoren: Tortilla lehiaketa (Izena emateko, irailaren 26an arratsaldeko 7ak baino lehen, Zaharren Tokian). Parte hartzaile bakoitzari 5 euroko laguntza emango zaio, eta guztientzat saria izango da.
- 18:00etan: Poteoa.
- 20:00etan: Txupinazoa Gure Zumardian.
- Ondoren: Buruhandiak Pasai Txarangak lagunduta. Bukatzean, herri danborrada Luzuriagatik abiatuta
- 22:00etan: Herri afaria Gure Zumardian (txartelak 6 euroan ohiko lekuetan). Ondoren, Karlos Dj.
- 23:30ean: Kontzertua Gaztetxean.
Larunbata 28
- 11:00etan: Euskaraz bizi nahi dut, haur eta gurasoentzako herri lasterketa.
- 12:00etan: Kaleen arteko olinpiadak.
- 13:00etan: Buruhandiak.
- 14:00etan: Herri bazkaria Gure Zumardian (txartelak 10 euroan ohiko lekuetan). Ondoren, DJ Demo (gazteak).
- 16:30ean: Apar festa Biterin
- 19:00etan: Poteo berezia Gaztetxetik abiatuta.
- 21:30ean: Afaria Gaztetxean (txartelak 5 euroan ohiko lekuetan). Ondoren, Djak.
- 23:00etan Kontzertua Zumardian Makulu Ken, Oreindik eta Nunguayaz taldeekin.
Igandea 29
- 11:00etan: Puzgarriak Gure Zumardian. Ordu berean paella txapelketa. Bitartean bermuta.
- 18:00etan: Haurrentzako bizikleta lasterketa.
- 22:00etan: Su artifizialak Katuen etxadian. Jaien amaiera.