155 bazkide berri lortu ditu Hondarribia Arraun Elkarteak udaran abiatu zuen kanpainari esker. Bertatik jakinarazi dutenez 108 gizonak dira eta 43 emakumeak. Kanapina aurkeztu zutenean dei berezia egin zieten emakumeei elkartetik, estropadetara animatzera joaten diren bezala, izena ematera ausartu daitezen.
Guztira 1.357 bazkide ditu HAEk, kanpaina hasi aurretik baino % 12,9 gehiago.
Udako kanpaina bukatu da, baina nahi duenak oraindik aukera du izena emateko. Interesdunak HAEren egoitzara joan daitezke izena emateko, baina Internetez ere egin daiteke,
arraun elkartearen webgunean.
Bazkide berriak
- Herrikoak: 112 (%72,26),
- Irungoak: 27 (%17,42)
- Bestelakoak: 16 (%10,32).
Bazkide kanpainari lotuta, Caribera bidai baten zozketa egin zuten atzo Barcelo Bidaia Agentzian. Kanpainan zehar bazkide egin direnek eta ordurarte bazirenek hartu dute parte zozketan. 71 zenbakidun bazkidearentzat izan da saria.