Asiako liztorra
(Vespa velutina)
Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bidez, guztira, 17 abisu izapidetu ditu iraileko lehenengo hamabostaldian, Asiako liztorraren habiak zirela eta. Gipuzkoako Foru Aldundiak protokolo berri bat ezarri berri du, eta haren bidez, aldundiak erabaki du prestakuntza eskaintzea udal teknikariei liztor horren arazoa kudeatzeko, horrela arazoa udalek kudea dezaten.
Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Ingurumen ordezkariaren esanetan, aldundiaren erabaki horren kontra dago udala, “Irungo Udalak Aldundiaren bide berri horren aurka egin zuen, eta ardura uzte hori nola gertatu zen salatu zuen, ulertzen baitu udalen bizkar uzten duela foruari dagokion eskumen bat. Entzun ditugun azkeneko albisteen arabera, badirudi liztor mota hori gutxitu egin dela gure lurraldean klimatologiagatik, baina horrek ez du ezkutatzen arazo horrek bere horretan segitzen duela eta kalte handiak eragiten dizkiela gure erlezain eta baserritarrei”.
Horrela, Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bidez, liztor asiatikoari buruzko 17 abisu jaso ditu; horietatik 8 etxebizitza pribatuetatik; 4, udalaren titulartasuneko edo mantentze-laneko eremutik; 2, identifikatu gabeko titulartasuneko lurretan, eta 3, beste administrazioetako jabetzetan. Horrela, habien kokapenaren arabera, udalaren mantentze-zerbitzuak kentzen ditu habi horiek, edo lursailen jabeek, eta, batzuetan, suhiltzaileek.