Atez atekoaren parte hartze bilera
Izaskun Biurrun Pasaiako Udaleko Zerbitzuetako zinegotziak aurreko astearteko udalbatzarean iragarri bezala, atez atekoaren gaineko datuak eta xehetasunak emateko batzarra egingo du Pasaiako Udalak sanjuandarrekin. Asteartean (urriak 2) egingo dute bilkura, zinema zaharrean, 19:00etan hasita.”Lehenengo datuak zuekin partekatu, orain arte egin dugun bidea aztertu eta zuen ekarpenak jasotzeko” egingo dute batzarra, Amaia Agirregabiria alkateak esan duenez.