Gaurko Gudari Egunarekin bat eginez, Errenteria-Oreretako gazte mugimenduak ekitaldi bat egin du gaur goizean, Herriko Plazan. Bertan, Errenteria-Oreretan hildako gudariei omenaldi xume bat egin diete. Pankarta bat jarri dute beren izenekin, eta izen bakoitzeko krabelin bat jarri dute. Aurreskua ere dantzatu dute kartelaren parean. Hurrengo ekitaldia, 20:30ean izango da Herriko Plazan.