Gaurko 20:00etatik etziko 22:30ak arte. Horiek izango dira Antxoko San Fermin Txikiek iraungo dutena. Juanjo Bujandak bota duen suziriarekin hasi dira barrutiko jai txikiak, eta ondoren buruhandi eta erraldoiak, herri danborrada nahiz herri afaria izan dira. Gauean musikaren txanda da: kontzertuak Gaztetxean, eta Karlos DJa Gure Zumardian.
Juanra Cano Antxoko alkateordeak festak hasi aurretik egin duen hizketaldian esan du jai txikiak izan arren, ilusio eta gogo handiarekin landu ditueta Jai Batzordeak, eta asteburuan inolako arazorik ez dela egongo ziur agertu da, “horrelakoetan errespetua ezinbestekoa da, ondoari begirunea liskarrik izan ez dadin. Ondo pasa festak!”.
Txupinazoaren aurretik, 19:30ean, Herrira-k deituta hilabeteko azken ostiraleko kartelada egi dute hamarnaka herritarrek
-
-
Juanra Cano alkateordea hizketaldian
-
-
Juanjo Bujanda suziria botatzen
-
-
Jai Batzordeko kideak ikurrina eta Antxoko bandera altxatzen
-
-
Borja Bujanda suziri bat botatzear dela
-
-
Pasai Txaranga, txupinazoan
-
-
Haurrak, erraldoi eta buruhandiekin