Errealaren partida zuzenean jarraituko dute Garagardo Festan
Pantaila erraldoia jarri dute Saldise plazan Garagardo Festak hartzen duen gunean. Garagardoa dastatzen duten bitartean beraz, erreala animatu eta partida jarraitzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. 20:00etan hasiko da errealaren partida.
