19:30ean egingo dute elkarretaratzea Antxon
Antxoko Herrira-k gaur arratsalderako, 19:30ean eta Gure Zumardian, elkarretaratzea deitu du Herrira-ren kontrako polizia operazioaren harira. Mugimenduko kideen arabera “bakearen kontrako norabidean doan erasoa” izan da gaurkoa, eta adierazi du euskal gizarteak “behin eta berriro” adierazi duela “preso eta iheslariak euskal herriratzeko nahia”. Hala, horren aurrean, “Espainiako Estatuak, armak eskuetan, aldarrikapen horien kontrako mugimendua erasotu” duela uste du Antxoko Herrira-k, “baina helburua ez da Herrira, gure herrian etsipena eta noraeza zabaltzea baizik”.