Hondarribiko II. Mahats Bilketa Eguna egingo dute larunbatean Hiruzta txakolin upategian. Aurtengo uztako lehen mahats-mordoak jasoko dituzte bertan eta lehen mostoa dastatzeko aukera izango da, Ama Guadalupekoa traineruko zenbait arraunlarik zapalutako mahatsekin egindakoa. Izena ematen dutenek bendimiatzeko aukera izango dute eta gero upategian bertan egingo den herri bazkariko menu berezia dastatzeko. Nagusientzat prezioa 30 euroan jarri dute eta haurrentzat 15 euroan (tailerra, mahats bilketa eta bazkaria barne).
Mahats Bilketa Eguna
- 11:45 Gonbidatuei harrera.
- 12:00 Mahats bilketa tailerra eta mahats bilketa.
- 13:00 Bedeinkapena.
- 13:10 Lehen mahatsen zapalketa; traineruko arraunlari batzuk egingo dute.
- 14:00 Herri bazkaria.