(Argazkia: kontrabandistak.com)
Kontrabandistak ibiltzen ziren tokitik joango dira mendizaleak urriaren 19ko gauean, Arantzatik Beintzara, hain zuzen.
Urriaren 19an, 20:30ean autobusez (Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterako da) Arantzara abiatuko dira eta Arantzako aterpean afaldu eta gero, zazpi ordu eta zazpi ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute (22 kilometro). Hurrengo egunean, igandean, Beintzako aterpean gosaldu eta Oiartzuna itzuliko dira.
Izena ohiko tokietan eman daiteke edo
on-line. Izena ematerakoan 25 euro aurreratu behar dira, irteeraren prezioa 40 eurokoa da.