Hilaren 6an, igandean, egingo dute aurtengo Abesbatzen Eguna Irunen. Aldaketa nabarmena izango du iazkoarekin alderatuta. Hala, lehengo urtean Amaia KZn egin zuten eguna, eta aurten, berriz, kalera aterako dira hiriko abesbatzak, San Juan plazara. Abesbatzen ekimenez egin dute aldaketa hori. Abesbatzez gain, Meakako Adixkidetuak Dantza Taldearen emanaldiak ere izango dira ikuskizunean. Izan ere, Meakako taldeak hilabete bakoitzeko lehen igandean dantza saioa egiten du, eta aurten horrekin bat egin du egunak.
Gaur goizean aurkeztu dute kantu ekimena. Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierraren esanetan, Fernando Etxepare omenduko dute aurten egunean. Horregatik, abesbatza guztiek Etxeparek gustuko zituen kantuak abestuko dituzte. Honakoa izango da igandeko egitaraua:
- 11:30-11:40. Ametsa Txikiren saioa.
- 11:40-11:50. Larreaundiren saioa.
- 11:50-12:00. Nayaderen saioa.
- 12:00-12:25. Meakako Adixkidetuak taldearen lehen emanaldia.
- 12:25-12:35. Ametsa Gazteren saioa.
- 12:35-12:45. Ametsaren saioa.
- 12:45-12:55. Narbartenearen emanaldia.
- 12:55-13:20. Meakako Adixkidetuak taldearen bigarren emanaldia.
- 13:20-13:30. Albadaren emanaldia.
- 13:30. Atzokoak koruaren saioa.
- 13:40-13:50. Betiko Ametsaren kontzertua.
- 13:50-14:00. Koru guztiek elkarrekin abestuko dute.