Oiartzungo neskek nagusitasuna erakutsi dute
Barakaldoren kontra 4-0 irabazi zuten Karla Lekuona zelaian. Seigarren postuan daude OKEko neskak Estatuko Txapelketako 2. Mailan, sei punturekin.
Gol gehiago sartzeko aukerak izan zituzten arren, pozik egoteko moduko partida jokatu zuten OKEko neskek. Hasieratik joko ona erakutsi zuten eta bizkaitarrei ez zieten golik sartzen utzi. Evelyn Santosek, Titay Calvok (2 gol) eta Nahia Mendiable izan ziren goleatzaileak.