Partidan sartua, baina punturik ez du lortu Oiartzunek
Denboraldiko seigarren jardunaldia jokatu zuten OKEko mutilek larunbatean. Zallako Landaberri zelaira joan ziren oiartzuarrak baina punturik gabe itzuli ziren herrira, 2-1 galdu eta gero.
Momentu oro partidan sartuta egon bazen ere, azkenean ez zen posible izan. Lehen zatia banako berdinketarekin bukatu zen (OKEko Ander Garmendiak sartu zuen gola), baina bigarren zatian Zallak aurre hartu zion Oiartzuni. Oiartzunek aukerak izan zituen berdinketa lortzeko berriz ere, baina oraingoan punturik gabe etxeratu ziren oiartzuarrak.