Terry Lee Haleren kontzertua, ostegunean
Gitarra eta blues doinuekin azalduko da Terry Lee Hale musikari estatubatuarra, ostegunean (urriak 3), 21:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Oarsomusikak antolatu du ekitaldia, eta sarrerak 5 euro balio du.
Bluesaz gain, rock n’ roll, r&b eta musika amerikarra lantzen ditu Texasen jaiotako gitarrista eta abeslariak. 80. hamarkadan hasi zuen ibilbidea Soundgarden, Skin Yard edo Walkabouts taldeetan, besteak beste. Ondoren, bakarkako fasean sartu zen, eta batik bat Europan garatu zuen.
Aurten The Long Draw diskoa kaleratu du, “iragana, oraina eta etorkizuna uztartzen dituen diskoa” aurreratu dutenez.
Kontzertuan ere parte hartuko du Arrate Arozena abeslari errenteriarrak.