Denboraldi berria prestatzen ari da Errenteria-Oreretako Zintzilik Irrati librea, eta norbaitek parte hartzeko asmoa badu, (irratsaio bat egiten edo kolaboratzaile bezala) horrengana zuzendu da. Ildo horretatik, proposamenak bidaltzeko deia egin die interesdunei. Horiek hilaren 10etik 17ra jasoko ditu Perrategian (Tomas Lopez 17).
Egun horietan azaltzeko aukerarik ez badute posta bidez
zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidean edo Twitter edo Facebook bidez harremanetan jartzera animatu dituzte interesdunak.