Goizeko bederatzi eta erdietan lehen txirrindulari taldea atera da Doneztebe plazatik eta gero atera dira besteak. Aiako Harriko parke naturalaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek; batzuek 60 kilometroko ibilbidea egingo dute eta beste batzuek, berriz, 30ekoa. Txikiak ere abiatu dira. Aurten, gainera, 11 urtetik gorakoek maratoiaren azken zatia egiteko aukera izango dute.