
Atzoko irudia da honakoa
Atzo hasi eta igandera arte. Oiartzungo Garagardo Festaren bederatzigarren ekitaldiak zabalik ditu ateak 21 garagardo, era guztietakoak, eta jaki goxoak dastatu nahi dituenarentzat. Hori bakarrik ez. Musika eta zozketak ere izango dira festa bitartean Doneztebe plazan jarri duten karpan. Errotuta baitago Oiartzunen garagardoaren kultura.
Gaur 19:00etan zabalduko ditu ateak karpak. Bihar eta etzi, berriz, 17:00etan. 01:00ak arte giro onaz eta tragoskaz gozatzeko aukera izango dute herrikoek, eta kanpokoek.