Ostegunean itxita egongo da liburutegia
Ostegunean, hilaren 17an, itxita egongo da Zuloaga Etxea, eta gainera, asteazkena bitarte, arratsaldez beranduago irekiko dute. Hau da aste honetan udal liburutegiak izango duen ordutegia: goizez, astelehenetik larunbatera —osteguna salbu—, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, astelehenetik asteazkenera 18:00etatik 20:00etara, eta ostiralean, 16:00etatik 20:00etara.