Eskubaloiko Euskal Ligan jokatzen duen La Bacaladera Hondarribiak lider Amenabarren aurka berdindu zuen larunbatean Zarauzko udal kiroldegian (25-25). Denboraldi honetan ez da lehen aldia egiten duela, hirugarren jardunaldian ere orduko sailkapeneko buru Soraluzeren etxean 22na egin baitzuen.
Aurten ondo hasi gute liga hondarribiarrek,bost partida jokatu eta bakarra galdu baitute. Etxeko biak irabazi dituzte eta kanpoan bi berdinketa lortu. Sei punturekin sailkapeneko bosgarren postuan daude, aurrekoetatik gertu.
Datorren igandean etxean jokatuko du La Bacaladerak, El Pilar Carmelitas taldearen kontra. Gasteiztarrek hiru partida jokatu dituzte bakarrik eta oraindik ez dakite zer den puntuatzea; hori bai, ozta-ozta galdu dituzte hirurak.
Eskubaloiko taldeen asteburuko emaitzak
Euskal Liga
- Amenabar-La Bacaladera Hondarribia 25-25
Gazteen Lurraldeko Maila
- Bergara-La Bacaladera Hondarribia 20-27
Kadeteen Lurraldeko Maila
- La Bacaladera Hondarribia-Eibar Eskubaloia B 24-23