
Kasernarat taldea
Azaroaren 2an, larunbata, Bidasoa Attak 2013 jaialdia egingo dute Irungo Lakaxita Gaztetxean. Antolatzaileen arabera, “munduko festibalik txikiena” izango da, “hobe egin daiteke, txikiago ez”. Hala iragarri dute, baina egitaraua ikusita behintzat ez dirudi hain festa txikia izango denik.
Hamar taldek joko dute guztira Bidasoa Attak 2013 jaialdian. Eta musika ez da izango larunbatean Lakaxitan antolatuko duten gauza bakarra. Bazkaria, Aldatsa Baratza Taldeak antolatuko du eta, ohi duten bezala, janari bejetarianoa prestatuko dute.
Kontzertuak 18:00etan hasiko dira, “puntual”. Honako taldeek joko dute: Sacco, Fraktura, Apurtu, Hijos del fracaso, Kondenatuak, Kasernarat, Kaos kooperativ, KKZT2P, Miseria eta Tochilka. Azken taldea eszenatokitik jaisten denean DJak hasiko dira pintxatzen.