Espainiako bandera jartzeko agindua iritsita, bilerara deitu dituzte herritarrak
Euskal Herriko beste hainbat herritara bezala, Oiartzungo Udalera Espainiako bandera jartzeko agindua iritsi da. Hori horrela, ikurriñaren aldeko kanpaina bat martxan jartzeko asmoa dute eta horretarako Ikurriñaren aldeko Oiartzungo herri ekimena sortu da.“Zoritxarrez bandera jartzeko agindu hori nahi eta nahiez bete behar du udalak. Espainiatik datorren inposaketa berri honen aurrean, salaketaz harago, erasotuaren aldeko defentsa eta aldarria egin behar dugu, ikurriñaren aldeko aldarria alegia”, azaldu du taldeak. Martxan jarriko den kanpainaren helburua argia da: “Ikurriñak merezi duen babes eta begirunea sustatzeko izugarrizko uholdea sortzea”.
Hori guztia aurrera eramateko, datorren asteartean, hilak 5, bilera egingo dute udaletxean, 19:00etan. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.