Euskal Herriko Gazteluak biraren barruko irteera antolatu du larunbaterako (hilak 9) Jaizkibel Mendizale Taldeak.
Euskal Herriko Gazteluak biraren barruko irteera antolatu du larunbaterako (hilak 9) Jaizkibel Mendizale Taldeak. Altsasura joango dira Antxoko mendizaleak urteko azken irteeran, eta horretarako 08:00etan elkartuko dira. Herri hartako pagadi ikusgarri batean barneratu eta Txuspo Poyok sortutako zuhaitz-etxea bisitatuko dute. Ondoren, Pedro Deun eta Aitziber baselizak bisitatuko dituzte, azkenik Iruritako gaztelurako bidea hartzeko. Gaztelua, gaur egun eroria, harkaitz ikusgarri baten gainean kokatua dago. Ibilbideak, orotara, 10 kilometro ditu. Eguerdian, Altsasura itzuli eta bertan bazkalduko dute. Bazkariarengatik 15 euro inguru kobratuko dituzte. Interesdunek 647 004 968 telefono zenbakira dei dezakete informazioa eskatu edota izena emateko. Elkarteak Antxoko Oarso kalean duen egoitzan ere bada izena ematerik, asteazken edo ostiralean, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago
www.jaizkibel.tk webgunean ikus daiteke.

Faltzeseko gazteluan