Bigarren zati ona egin arren, Oiartzungo mutilek galdu egin dute
Atzo Alavesen kontra jokatu zuen Oiartzunek, baina emaitza kaxkarrekin itzuli ziren Gasteiztik: 2-1 galdu zuten oiartzuarrek. Bigarren zatia oso ondo jokatu zuten, baina ez zen posible izan azkenean.
Lehenengo zatian arabarrak izan ziren jaun eta jabe zelaian eta Oiartzuni kosta egin zitzaion euren jokoa gelditzea. Hala ere, atsedenaldira ez ziren gaizki iritsi. Bigarren zatian Oiartzunek partidaren nagusitasuna hartzen joan zen pixkanaka eta horren proba gisa lortutako berdinketa. Azkenean, baina, despiste batek partidaren emaitza erabaki zuen.
Hamabigarren jardunaldia izan zuten atzokoa. Hamalaugarren postuan dago Oiartzun, hamabi punturekin.