Gol festa Oiartzungo neskena
Denboraldiko zazpigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Karla Lekuona zelaian Nafarroako San Juan taldea hartu zuten eta golek nagusitasuna izan zuten partidan. 5-1 irabazi zuten oiartzuarrek.
Hasiera-hasieratik Oiartzun garaipenaren bila joan zen eta nafarrek ezin izan zuten oiartzuarren jokoa gelditzerik izan. Hala, atzo partidaren ondotik, Estatuko 2. Mailan dauden neskak laugarren postuan daude sailkapen orokorrean, 12 punturekin.