Hortzen doako azterketak San Pedron
Asteazkenean eta ostegunean hortzen doako azterketak egingo dituzte San Pedron
Asteazkenean eta ostegunean hortzen doako azterketak egingo dituzte San Pedron, Gipuzkoako Dentisten Kolegioak bultzatutako kanpaina baten barruan. Autobus bat egongo da bertako pilotalekuan, Dentibus izenekoa, 15:30etik 20:00etara eta interesdunek ordutegi horretan hara jo besterik ez dute egin behar. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengoa zazpigarren kanpaina da, eta inplanteak izango ditu ardatz.