
Etzi joko du Cheb Balowskiko ahotsak Banakon
90. hamarkadan ezaguna egin zen eta Euskal Herrian kontzertu bikainak eskaini zituen Cheb Balowski taldeko sortzaileak Banako taberna bisitatuko du ostegunean, hilaren 7an, 20:30ean, talde berri batekin. Cheb Balowskiren ondoren Nour taldearekin Europa osoan jo eta gero, Bartzelonan bizi den Yacine Belahcene algeriarra Yannis Papaioanou laud jotzaile greziarrarekin elkartu da, eta Yacine & the Oriental Groove da horren emaitza.
2011n
Parabolico diskoa argitaratu zuten, herrialde arabiarretako matxinada eta mugimenduak iragartzen zituen sintesi indartsua. Yacine & the Oriental Groove taldeak Europako zein Afrikako musika uztartzen ditu, elektronika eta folk algeriarra, mendebaldeko popa eta Greziako melodia, funka polrritmoekin.
Diskurtso errazentzako lekurik uzten ez duen soinu paisaia sortzen du taldeak. Denari abesten diote, errealitatea sentitzen duten bezala adieraziz.
Tenere abestian maitasunaz eta gerraz mintzo dira,
Atinar Boussa-n askatasunaz eta garai zailetan mezu positiboa bilatzeaz… Hori guztia eta gehiago motxilan sartu eta Banakon zabalduko du Yacine & the Oriental Groove taldeak ostegunean, 20:30ean. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.
Banakon antolatuko dituzten gainerako ekitaldiak ezagutzeko bisitatu tabernaren
webgunea.