Yacine & the Oriental Groove taldea, ostegunean, Banakon
90. hamarkadan ezaguna egin zen Cheb Balowski taldeko sortzaileak Banako taberna bisitatuko du ostegunean, hilaren 7an, 20:30ean, talde berri batekin. Bartzelonan bizi den Yacine Belahcene algeriarra Yannis Papaioanou laud jotzaile greziarrarekin elkartu da, eta Yacine & the Oriental Groove da horren emaitza. Sarrerak 5 euro balio ditu